Bilduma honek etxeko txikiek hainbeste maite duten Kamileren ipuin sorta polit bat biltzen du. Sei dira guztira liburu honetan aurkitu daitezkeen istorioak: Kamile itsasoan, Kamile, hartz txikia galdu da; Kamile eta adiskide berria; Kamile, anaia txikia jaio da; Kamile aitona-amonen etxean; Kamile urtebetetzea ospatzen. Ipuin bakoitzean haurra pertsonaiarekin identifikatuta sentituko da, eguneroko egoerak islatzen baitira kontakizun samur hauetan.