Mahats hazi baten neurriko euli txiki bat heldu zen gozogile baten lantokira. Intsektua harrapatu nahian hastean… gozokiak, opilak eta bizkotxoak erre zitzaizkion, eta pastelak kiskali. Hura zen hura hondamendia… eta libre zebilen hegan eulia!