Hura bai hegaldi miresgarria! Haiek bai letagin zorrotzak: tigre zuriarenak baino zorrotzagoak. Haien atzaparrak gai ziren edozein arbola sustraitik ateratzeko. Bakar baten orroak nahikoa ziren isiltasun guztiak apurtzeko. Eta eztarritik jaurtitzen zuten sua bezalakorik ez. Herensugeei begira, Yomon liluratuta egoten zen. Irrikaz zegoen haietako bat izateko.