Ninjak eta Samuraiak bizitza osoa zeramaten elkarren artean lehia latzean, norgehiagoka. Honshu-n, Japoniako irlarik handienean, bada Tokio izeneko hiri bat. Gauerdia zen, eta ilunpean lapur bat, beltzez goitik behera, lasterka zihoan hiriko kaleetan barrena. Sh?gunen gaztelurantz zihoan zuzenean eta Oguma-za, Hartz Handia, Sh?gunen altxor kuttuna lapurtzera zihoan.Mendeku bila baitzetorren lapurra.