Liburu honetan hainbat ipuin bildu ditugu. Batzuk herri-ipuinak dira, eta, beste batzuk, oso idazle ezagunenak, hala nola Grimm anaienak, Andersenenak eta Perraultenak. Liburuak argibideak dakartza, istorioak ozen irakurriko dituenak jakin dezan zer-nolako intonazioa den egokia elkarrizketa bakoitzean.Bestalde, gida moduko bat dago irakurgai bakoitzaren hasieran, zenbait alderdi zehazteko: gutxi gorabehera zenbat DENBORA behar den istorioa irakurtzeko, zer ADINetako haurrentzat den, istorio horretan zer LEKU eta PERTSONAIA agertzen diren, eta zer BALIO lantzen dituen, hain zuzen.