?Mirenek badu arazo bat. Eskerrak bere auzokideak dituen laguntza emateko. Hala, bizi diren eraikina joan-etorri solidario batez bete dute denen artean, eskaileratan gora, eskaileratan behera. Bakoitzak bere ideiak eman ditu, eta bere irudimena: irakaslearengandik hasi eta auzokide indartsuarenganaino, ile-apaintzailea, musikaria eta gozogilea ahaztu gabe. Batasunak indarra egiten duenez, eta trebetasun faltarik ere ez dutenez, denek primeran pasatu dute konponbideak eman nahian arazo misteriotsu bati? misterio erraldoi bati.