Errazagoa da egitura geologikoen adibideak ematea egiturak berak definitzea baino. Egitura hitzak eraiki edo egin dena esan nahi du. Geologo estrukturalek hitz hori erabiltzen dute zerbait deformazioz sortu dela adierazteko, hots, Lurraren azalean eta azalaren azpian dauden indarren eraginez sortu dena azaltzeko. Geologia estrukturalaren aztergai guztiei buruzko informazio nahikoa biltzen du liburu honek, eta irakurleen gogoa piztu nahi du, testuliburu aurreratuagoak eta artikulu zientifikoak irakurtzen jarrai dezaten. Hasiberriei gomendatzeko moduko oinarrizko liburua da; testuliburu laburra, baina nahiko osatua.