KRITIKA SARIA (1995)Hamabost kontakizun labur bildu ditu Inazio Mujika Iraolak liburu honetan, denak ere elezahar tankeran tajututa. Hainbat benetako leku (Paris, Galizia, Lisboa, Silos, Euskal Herria) eta pertsonaia historiko (Mata-Hari, Picaud, Lizardi) eta alegiazko agertzen dira liburuan barrena. Artxibo, liburutegi eta abarretako hauts betierekoa harrotu eta gelditzen denaren kronika egin nahi izan digu autoreak, prosa zaindu eta atsegin batez.