Noizkoak Euskal Herriko lehen giristinoak ? Izan dira lehen mendetik ez bada, gutienez bigarrenetik. Eliza instituzioa laugarren mendean hasi ditake. Horrek ez du erran nahi denak giristino zirenik eta hurbiltzekorik ere. Paganoak baziren oraino bigarren milurtean. Trentoko kontziliotik harat izan da nonbait han laratza pikoan. Gorena berriz jo da XX. mende erditsutan. Bat batean du izigarriko beherakada ezagutuko azken hogeita hamar-berrogei urteetan.