Arestiren bertsoetatik mintzatzen zaigun ahots biblikoa azaltzea izan du helburu lan honek. Ez dago marxismoaren -eta amaiezinezko beste hainbat sakrifizio suharren- muinera iristerik, kristautasunaren igurtzitik erabat apartatuz. Izan ere, kristautasuna ez baita soilik urteko egutegi erritualaren gurpilean eroso ibiltzea: kristautasuna fenomeno kulturala da. Gure mundu ikuspegi ezkutuenetik aritzen da lanean kultura, geure erreakzio xume eta oharkabeenak ere antolatzen dizkigularik. Horra kristautasuna, iraultza eta Aresti bezalako poeta bat elkartzeko aukera.